PROIEKTUA

ORHI Frantzia eta Espainiako mugaz haraindiko lurraldeetako hainbat erakundek osatutako partzuergo batek sustatutako POCTEFA europar proiektu bat da.

Appel
Programa

INTERREG V-A Espainia-Frantzia-Andorra programa (POCTEFA 2014-2020)

Ardatz Estrategikoa

Berrikuntza e
eta lehiakortasuna dinamizatzea

Durée
Iraupena

3 urte
(2018 – 2020)

Partenaires
Bazkideak

SAIOLAN – Burua, AZARO Fundazioa, ACLIMA, ADER, AIN, APESA, ESTIA, CCIBPB, CDF OCCITANIE

Helburua

ORHI proiektuaren helburua POCTEFA lurraldearen nekazaritza eta elikadura sektorearen Ekonomia Zirkularreranzko bilakaeran laguntzea da, enpresen arteko Sinergiak bultzatuz, Irtenbide Berritzaileak bilatuz eta lurraldean inplementatzen lagunduz. ORHI nekazaritzako elikagaien arloko balio-katearen “materia organikoetan” eta “plastikoetan” oinarritzen du bere jarduera nagusia. ORHI proiektuaren izena (Frantzia eta Espainia arteko mugan dagoen gailur bat), proiektuaren mugaz haraindiko izaera islatzen du.

Testuingurua

Europar Batasunaren barruan, urtero:

nourriture

88
milioi tona elikagai alferrik galtzen dira
(ekoiztutako elikagaien % 20 inguru)
Iturria

dechets

25,8
milioi tona hondakin plastiko sortzen dira
(% 60 inguru bilgarriak)
Iturria

Plastiko horietako % 31 eta % 39 bitartean erraustegira edo zabortegira bidaltzen dira, eta plastikoaren eskaeraren % 6 bakarik dator birziklatutako plastikotik.

Testuinguru horretan, ORHIren erronka gure lurraldeko (Euskadi, Nafarroa, Errioxa, Pirinio Atlantikoak, Goi Pirinioak, Goi Garona, Ariége eta Ekialdeko Pirinioak) nekazaritzako elikagaien balioko kateen jardueretan “materia organikoaren” eta “plastikoaren” erabilerari efikazia eta efizientzia handiagoa emateko agertoki hobeak sortzen laguntzea da.

Jarduerak

activites_principales_1

ENPRESEN ARTEKO SINERGIEN METODOLOGIA BERRITZAILE BATEN GARAPENA :

POCTEFA proiektuko lurraldeetan materia organikoen eta plasikoen erronka nagusien karakterizazioa.
Lurraldeetako arazo eta aukera komunen detekzioa.

activites_principales_3

TEKNOLOGIA BERRITZAILEEN (TB) ETA NEGOZIO EREDU BERRIEN (NEB) IDENTIFIKAZIOA :

TB eta NEB detektatzea ORHIn parte hartzen duten eskualdeetan zein munduko beste herrialdeetan.

activites_principales_2

IRTENBIDEEN INPLEMENTAZIOA LURRALDEETAN :

Garatuko diren proiektuen analisia eta aukeraketa.

Proiektuetan laguntzea.

Inplementazioaren inpaktuaren ebaluazioa.

ZER ONURA ESKAINTZEN DIZKIO NIRE ENPRESARI?

Zure enpresa nekazaritzako elikagaien sektorean badihardu, etaORHI osatzen duten lurraldeetako batean kokatuta badago, hurrengoak eskaintzen dizkiguzu:

  • Baliabideen hartu-emanetako metodologia berritzailean oinarritzen diren tailerretan parte hartzeko aukera, parte hartzen duten enpresen arteko kolaborazioak sustatze aldera.
  • Irtenbide berritzaileak ezagutzea (teknologiak eta negozio ereduak) balio ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa sortze aldera, materia organikoaren eta plastikoaren fluxu eraginkorragoak sortuz.
  • Irtenbide horiek barneratzeko orduan ORHIren taldearen laguntza jasotzeko aukera.

ESPERO DIREN EMAITZAK

Eskualdeko eta mugaz haraindiko tailerrak antolatzea POCTEFA eskualdeen arteko sinergiak sortzeko,

 

Ingurumena hobetzeko eta enpresen balio ekonomikoa hobetzeko irtenbide berritzaileak identifikatzea,

 

IIrtenbide berritzaile hauetako 2 inplementatzea ekonomia zirkularra lortzeko POCTEFAren lurraldeetan.

NORI ZUZENDUA

Nekazaritzako elikaduraren sektoreko enpresak: lehen sektorekoak, eraldaketakoak, banaketa eta logistikakoak

Nekazaritzako elikagaien sektoreari irtenbideak eta zerbitzuak ematen dizkieten enpresak

Jarduera berrietan inbertitu (edo aniztu) nahi duten enpresak (ORHIn aurki dezakete tokian inplementatu daitezkeen atzerriko enprese irtenbideetan oinarritutako irtenbideak)

Tokiko agintariak, I+G zentroak, ekonomia zirkularraren sustatzaileak (
ORHIn zure lurralderako praktika egokiak aurki ditzakete)

“Materia organikoa” edota “plastikoa” nekazaritzako elikagaien sektoretik at tratatzen duten enpresak (ORHIn aurki dezakete prozesatzen duten baliabidea sortzen duten enpresekin sinergiak eratzeko aukera)

Menu